XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azal hori han legokeenarekin erantsiko litzateke eta zaharra alboetarantz desplazatuko luke (39. irud.).

Ozeaniko azal berria puntu batetik desagertu behar duenez gero, bestela Lurra etengabeko hedakuntzan legoke, azala bazter edo muga kontinental aktibotaraino (Pazifiko erakoa edo sismikoak) mugituko litzatekeela pentsatu zen.

Han kontinenteko azalapean hondoratuko litzateke Benioff planoa jarraitzen (40., irud.).

Azalpen honekin dorsal ozeanikoen geruz sedimentarioaren eza logiko bihurtzen da, azala oso berria da eta sedimento horiek metatzeko betarik ez bait du.

Dorsal ozeanikotik urruntzen den ahala geruz hau gero eta lodiagoa dela ikusi dugu, hau ere logikoa da teoria aztertu eta gero, geruz sedimentarioa metatzeko epe gero eta luzeagoa izan bait da.

Oinarrizko basaltiko harri eta sedimentoen adina teoriarekin ados dago, dorsal ozeanikotik urruntzen diren neurrian basalto hauek gero eta zaharragoak dira beste berriengatik desplazatuak izan direlako; Ondorioz, ez da arraroa gainean dauden sedimentoek eredu bera jarraitzea zeren dorsaletik urrun daudenak hurbilagoak baino laister metatu bait ziren.

Dorsal ozeaniko eta Benioff zonen sismotasun desberdina errez ulertzen da.

Hegoamerika / Afrika / Litosfera / Astenosfera / Irudi honetan ozeano-hondoen hedakuntzaren gertaera nagusienak ikusten dira.

Hots Dorsaletan ozeanikako azalaren sortzea eta bere desagerpena Benioff zonetan.